ORVINAKO XXVII. XAKE TORNEOA.

(2012ko abuztuaren 25ean jokatua, Uharten).

 

 

 

            Uharte Eguesibar edo Uharte herriak 6.309 biztanle ditu, 2011ko erroldaren arabera. Iruñetik gertu (5 kilometrora), Zangozako Merindadean kokatuta dago. Esteribar, Ezkabarte, Atarrabia, Burlata eta Eguesibarra ditu ondoan.

 

            Arga ibaiaren meandro batean dago. Hortik datorkio Uharte izena, bi aldeetatik urak erabat inguraturik dagoelako.

 

            1512ko inbasioa gertatzean, Uharten Nafarroako mariskala eta Juan Jaso (San Frantzisko Xabierren lehengusua) zeuden, agramondarrak biak. Horrek argi uzten du herriaren izaera agramondarra (inbasioaren aurkakoa).

 

            XIX. mendearen hasieran Uhartek 550 biztanle inguru zituen, gehienak euskaldunak. 1996ko erroldan, ordea, % 9’29 ziren euskaldunak. Azkeneko 16 urteetan ziur aski kopuru hori hazi egin da.

 

            Patxi Puñal Osasunako futbolaria dugu Uhartekoa.

 

            Uharteko alkatea Uharteko Talde Independentekoa da. Nolabait erran daiteke talde hau eta PP alde batetik daudela, hiru talde abertzale (Bildu, Oihana Elkartaldea eta Nafarroa Bai 2011) zinegotzi kopuru berarekin oposizioan daudela, eta PSNko zinegotzi bakarra erdian.

 

            Uhartek 2000. urtetik aurrera egindako zabalguneko auzoak honako hauek dira: Itaroa Egoitzaldea, Mokarte, Ugarrandia eta Miraballes.

 

            Itaroa Egoitzaldea izen bereko merkataritza-gunearen ondoan eraiki zen eta 138.000 metro karratuko azalera dauka. Bakartutako 124 etxebizitzak eta atxikitutako 45 etxek osatzen dute.

 

            Itaroa merkatal-gunea 2004an zabaldu zen Uharten. Hiru solairu dauzka: Aparkalekua, denden solairua eta jatetxeen solairua. Guztira 112 dendentzako tokia dago eta 2.200 autorentzako aparkalekua. Merkatal-guneak 42.00 metro karratu dauzka alokatzeko. Eraikina L35 Arquitectos eta Agustin Del Pozo arkiteko taldeek diseinatu zuten.

 

            Lekua aproposa da xake ikuskizunak antolatzeko eta Orvinako Xake Taldeko arduradunek ederki lotu dituzte harremanak xakea leku horretara eramateko.

 

            Hor jokatu zen Orvinako XXVII. Xake Torneoa. 5 minutuko partidetan hiru jokalariko 12 talde aritu ziren.

 

         AZKENEKO SAILKAPENA.

 

1)    Orvina (Iruñea, Nafarroa, Euskal Herria) – 30’5 puntu.

2)    Kultur Sustapena (Errenteria, Gipuzkoa, Euskal Herria) – 25’5 puntu.

3)    Txantrea (Iruñea, Nafarroa, Euskal Herria) – 25’5 puntu.

4)    Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa, Euskal Herria) – 22’5 puntu.

5)    Alfaro (Errioxa, Espainia) – 22’5 puntu.

6)    Ezkaba (Iruñea, Nafarroa, Euskal Herria) – 20’5 puntu.

7)    Santa Ana (Tutera, Nafarroa, Euskal Herria) – 12’5 puntu.

8)    Oberena (Iruñea, Nafarroa, Euskal Herria) – 10’5 puntu.

9)    Gazte Berriak (Antsoain, Nafarroa, Euskal Herria) – 9 puntu.

10) Irati (Iruñea, Nafarroa, Euskal Herria) – 7’5 puntu.

11) Arrotxapea (Iruñea, Nafarroa, Euskal Herria) – 6 puntu.

12) Konbinatua (Iruñea/Alfaro, Nafarroa/Errioxa, Euskal Herria/Espainia) – 5’5 puntu.

 

         MAILA HANDIKO TORNEOAN, ORVINA IRABAZLE.

 

            Orvina talde txapelduna Unai Garbisu De Goñik, Sergio Navarrete Delgadok eta Gonzalo Mombiela Martinezek osatu zuten. Izenak ikusita, erraz ulertzen da bere garaipen erraza: 33 puntutik 30’5.

 

            Kultur Sustapena talde errenteriarra bigarren tokian geratu zen. Txus Agirretxe San Sebastian, Mikel Alvarado Fernandez eta Iñigo Galarza Cenzano jokalariek osatu zuten.

 

Lehia oso estua izan zuen Txantrea taldearekin. Azken aurreko txandan, Arrotxapearen aurka puntu bat galdu zuen Kultur Sustapenak (2-1 izan zen emaitza). Ustekabe horrek aukera eman zion Txantreari aurretik jartzeko (puntu erdi gehiago), Gazte Berriak taldeari 3-0 nagusitu ondoren. Azkeneko txandan, gipuzkoarrek 0-3 irabazi zioten Iratiri eta Txantreak 0’5-2’5 Alfarori. Ezberdinketa sistemak bigarren postua eman zion Kultur Sustapenari.

 

Txantrea jokalari hauekin aritu zen: Luis David Jimenez Almeida, Iñaki Rebole Arbea eta Pablo Urriza Iricibar.

 

            Mikel Gureak ez zuen podiumik harrapatu eta ozta-ozta geratu zen laugarren, Alfaro taldearekin puntuz berdinduta. Aritz Mancha Otano, Angel Vilchez Gonzalez eta Aitor Martinez Ayesa xakelariek jokatu zuten Burlatako taldean. Alfaroren aldetik, Mario Leon Fernandez, Miguel Blazquez Gomez, Luis Lorente Ibañez eta Alvaro Bayo Milagro aritu ziren. Oso talde ona, torneoko maila handiaren adierazle.

 

            Seigarren Ezkaba taldea geratu zen, Orvinako jokalari indartsuekin: Juan Jesus Mindegia Guruceaga, Gustavo Jimenez Martin, Roberto Monje Peinado eta Egoi Hernandorena De la Cruz.

 

            Talde honek zazpigarrenari 8 puntu atera zizkion. Nolabait, talde indartsu eta ahulen arteko muga marraztu zuen.

 

            Hein batean ustekabea izan zen Gazte Berriak taldearen sailkapen kaskarra. Alfonso Cemborain Oricain, Iñaki Esparza Martinez eta Jesus Maria Oyaga Valencia jokalariek 9 puntu besterik ez zuten bildu.

 

SARIAK.

 

            Orvina lehenengoarentzat: 250 euro.

            Kultur Sustapena bigarrenarentzat: 150 euro.

            Txantrea hrugarrenarentzat: 100 euro.

            Mikel Gurea laugarrenarentzat: 50 euro.

 

ORVINAKO TORNEOAREN HISTORIA.
 
1986. urtean, 1. edizioan, txapelduna: Juan Andres Garcia Lopez.
1987. urtean, 2. edizioan, txapelduna: Unai Garbisu De Goñi eta Jose Francisco Tapiz Arrondo.
1988. urtean, 3. edizioan, txapelduna: Unai Garbisu De Goñi.
1989. urtean, 4. edizioan, txapelduna: Bittor Labairu Senosiain.
1990. urtean, 5. edizioan, txapelduna: Jesus Miguel Perez Reclusa.
1991. urtean, 6. edizioan, txapelduna: Iñaki Rebole Arbea.
1992. urtean, 7. edizioan, txapelduna: Iñaki Rebole Arbea.
1993. urtean, 8. edizioan, txapelduna: Jesus Miguel Perez Reclusa.
1994. urtean, 9. edizioan, txapelduna: Iñaki Rebole Arbea.
1995. urtean, 10. edizioan, txapelduna: Iñigo Montoya Irigoyen.
1996. urtean, 11. edizioan, txapelduna: Ángel Vilchez Gonzalez.
1997. urtean, 12. edizioan, txapelduna: Gonzalo Mombiela Martinez.
1998. urtean, 13. edizioan, txapelduna: Jesus Miguel Perez Reclusa.
1999. urtean, 14. edizioan, txapelduna: Sergio Navarrete Delgado.
2000. urtean, 15. edizioan, txapelduna: Iker Ojer Lora.
2001. urtean, 16. edizioan, txapelduna: Jesus Martinez Zazo.
2002. urtean, 17. edizioan, txapelduna: Iñaki Rebole Arbea.
2003. urtean, 18. edizioan, txapelduna: Sergio Navarrete Delgado.
2004. urtean, 19. edizioan, txapelduna: Sergio Navarrete Delgado.
2005. urtean, 20. edizioan, txapelduna: Miguel Navarro Cia.
2006. urtean, 21. edizioan, txapelduna: Miguel Rada Equiza.
2007. urtean, 22. edizioan, txapelduna: Miguel Navarro Cia.
2008. urtean, 23. edizioan, txapelduna: Mikel Huerga Leatxe.
2009. urtean, 24. edizioan, txapelduna: Sergio Navarrete Delgado.
2010. urtean, 25. edizioan, txapelduna: Orvina.
2011. urtean, 26. edizioan, txapelduna: Orvina.
2012. urtean, 27. edizioan, txapelduna: Orvina.
 
PALMARESA.
 
1)    Sergio Navarrete Delgado – 4 garaipen.
2)    Iñaki Rebole Arbea – 4 garaipen.
3)    Jesús Miguel Perez Reclusa – 3 garaipen.
4)    Orvina – 3 garaipen.
5)    Unai Garbisu De Goñi – 2 garaipen.
6)    Miguel Navarro Cia – 2 garaipen.
7)    Juan Andres Garcia Lopez – Garaipen bat.
8)    Mikel Huerga Leatxe – Garaipen bat.
9)    Bittor Labairu Senosiain – Garaipen bat.
10) Jesus Martinez Zazo – Garaipen bat.
11) Gonzalo Mombiela Martinez – Garaipen bat.
12) Iñigo Montoya Irigoyen – Garaipen bat.
13) Iker Ojer Lora – Garaipen bat.
14) Miguel Rada Equiza – Garaipen bat.
15) Jose Francisco Tapiz Arrondo – Garaipen bat.
16) Angel Vilchez Gonzalez – Garaipen bat.

 

2012-08-25.

 

Iturriak: Orvina Xake Taldearen wegunea eta “http://chess-results.com/tnr79938.aspx?art=0&lan=2&turdet=YES” webgunea.